
gipuzkoakultura - jarduerak
« Mugatxoanen webgune berria eta Mugatxoan hamar dokumentala | jarduerak | Litografia tailerra Artelekun »
Urtarrilaren 23a arte, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoak Zakarrontzia astintzen. Hondakinak eta birziklatzea gaur egungo artean erakusketa hartzen du. Horren harira, Artelekuk Hondakinak tailerra eskainiko du.
Tailerreko parte hartzaileak zaborraren arkeologo bihurtuko dira hondakinak testuinguruan berriro kokatzeko eta artearen bidez hondakin horiei zentzu berria emateko.
Gehiegikeriarekin, memoriarekin, kontsumo-gizartearekin eta planetaren baliabide naturalen espoliazioarekin lotutako gaiak aztertuko dira saioetan egindako ariketen bitartez. Horrez gain, erabili eta botatzeko kultura ordezka dezaketen beste gizarte eredu batzuk ikertuko dira.
Tailerrean egindako ariketekin, parte hartzaileek amaierako proiektu bat prestatuko dute.