
gipuzkoakultura - jarduerak
« Gipuzkoako Foru Aldundia Bartzelonako Free Culture Forumen izango da | jarduerak | Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarinen Internet kafe ikuskizuna KMKn »
HOTS! irratiak 18. saioa sarean jarri du: Feto e Mane. Saio honetan, Xabier Erkiziak Ekialdeko Timor du hizpide eta hango doinuak eta jendea gerturatuko dizkigu.
2008ko udazkenean eta 2009ko udaberrian, Erkizia Ekialdeko Timorren izan zen ikerlari talde batekin hango kulturak eta, batez ere, ahozko tradizioak biltzeko helburuarekin. Emaitzen artean, Timorreko egunerokoa eta errealitateak jasotzen dituen pertsonen erretratuen bilduma da.
Max Stahl kazetaria eta bere bideo kamerak, Luis Gutierres eta txirulak, Duu-Cai eta areka xehatzeko makilak eta, azkenik, Adolfo Hornay eta bere kasete grabatzaileak Ekialdeko Timorreko kontrasteen berri emango digute HOTS! irratiaren 18. saioan.
Irudia: Rusty Stewart