
gipuzkoakultura - jarduerak
« TopASKEtak: Nekane Jurado, Atilio Boron eta Mikelazulo kultura elkartea | jarduerak | Ideien hiri-azoka. Tailerra eta foroa »
Azaroaren 30etik abenduaren 2ra, 19:30ean, Antiqua Antzinaroari buruzko XVI. jardunaldiak izango ditugu KOLDO MITXELENA Kulturunean. Aurten, Antzinako Greziara bidaiatuko gara: Atenas eta Esparta ezagutuko ditugu eta Platoni esker Utopian barneratuko gara.
"Gure konstituzioak ez ditu ondoko estatuen legeak kopiatzen. Alderantziz, gu gara erreferentzia besteentzako, ez haien imitatzaileak. Haren kudeaketak aniztasunaren alde egiten du, gutxi batzuei lehentasuna emateko partez. Horregatik deitzen diogu demokrazia (...) Munduari irekitako hiria da gurea. Atzerritzarrei berriz ez diegu oztoporik jartzen, gureari so eginez gugandik ikas dezaten".
1994tik, KOLDO MITXELENA Kulturuneak urtero ospatzen ditu jardunaldi hauek. Bertara, Antzinateko hainbat gaitako hainbat aditu gerturatzen dira. Aurten, Ana Iriarte, César Fornis doktorea eta Francisco L. Lisi izango ditugu gure artean.
Programazioa:
Informazio gehiago (PDF, 230 KB)
Hitzaldi guztiak zuzenean eskainiko dira KMK Zuzeneanen bidez eta, aurrerago, Antiquaren webgunera ere igoko da hitzaldien edukia.