
gipuzkoakultura - jarduerak
Asteartean, abenduaren lehena, 19:30ean, Antiqua Antzinaroari buruzko XVI. jardunaldien bigarren saioa izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturunean. César Fornis doktoreak, Sevillako Unibertsitateko Antzinaroko Historia irakasle titularrak, Esparta, ciudad de la virtud y de la guerra izango du hizpide.
Antiqua jardunaldien aurtengo gaia Antzinako Grezia da eta azaroaren 30etik abenduaren 2ra, Antzinaroko hiru hiri garrantzitsuren barrena bidaiatzeko aukera dugu: Atenas, Esparta eta Utopia.
Informazio gehiago (PDF, 230 KB)
Hitzaldi guztiak zuzenean eskainiko dira KMK Zuzeneanen bidez eta, aurrerago, Antiquaren webgunera ere igoko da hitzaldien edukia.