
gipuzkoakultura - jarduerak
Abuztuaren 10etik 22ra Artelekun izango den Information Kinetics: Egoviz tailerrerako proiektuak aurkezteko epea uztailaren 5ean bukatuko da. Kolaboratzaile gisa izena emateko epea abuztaren 3an bukatuko da.
Datuen bistaratzearen bidez, ikuspegi zientifikoa arte adierazpenarekin elkartzea da tailer honen helburua. Egungo gizartean informazioz gainezka bizi gara, baina azterketa esanguratsuak edo gogoeta aipagarriak lortzea bereziki zaila izan daiteke. Informazioa antolatzea, ikuspegi desberdinak ekartzea, azterketa erraztea edo estalita dagoena ikusgai jartzea gogoeta aipagarriak katalizatzeko xedez artistak sarritan egin beharreko zereginak dira, batzuetan ikertzaile pribatuaren jarreraz, beste batzuetan intuizioa arma bakarra duela. Horrenbestez, egokia dirudi artistari bere ikerketak beste ikuspegi batzuetatik egitea ahalbidetuko dioten tresna kontzeptual eta teknikoak eskaintzea.