gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 19, ostirala

gipuzkoakultura - jarduerak

« Disonancias. Esperientziak eta emaitzak | jarduerak | Informatio Kinetics: Egoviz »

Udako dantza ikastaldietan izena emateko azken egunak
2009/06/16

Nadine GerspacherEkainaren 20a, larunbata, 2009ko Udako Dantza Ikastaldietan izena emateko azken eguna da. Dantza ikastaroak ekainaren 29tik uztailaren 10era izango dira, Artelekun.

Dantza eskola edo akademiaren batean gutxienez bi urte daramatzaten 12 urtetik gorako dantza ikasleei zuzenduta daude udako ikastaro hauek. Aukera bikaina da ikasturtean ikasitakoa hobetzeko, ohitura txarrak zuzentzeko eta lehen mailako irakasleekin egoteko. Nadine Gerspacher dantza garaikideaz arduratuko da, eta Orlando Salgado dantza klasikoaz.

Nadine Gerspacher

Dantza garaikidean (Graham eta Ailey tekniketan) eta modern jazz dantzan diplomaduna Municheko Iwanson eskolan; Jessica Iwanson, Regine Blum eta Stephan Herwig eta Volker Michl izan ziren bere irakasleak. Bere ikasketak bekadun gisa amaitu zituen Stockholmoko Balletakademian eta Bartzelonako Varium eskolan.

Profesionalki Katja Wachter, Stephan Herwig, Peter McCoy eta Jonathun Lunn koreografoentzat lan egina da, eta Holterdancers konpainiarentzat, Anna Holterren zuzendaritzapean. Irakasle lanetan 2002an hasi zen Municheko Iwanson Zentroan eta 2007an Anna Sanchezek zuzentzen duen Bartzelonako Varium eskolan hasi zen. Laister San Cugateko nazioarteko dantza ikastaroan emango ditu klaseak.

Nadineren lanaren oinarri dira mugimenduaren zabaltasuna eta erdigunearen lurrarekiko menderatzea. Ahalegintze fisikoa gorputzaren atseginarekin erlazionatzen ahalegintzen da. Indarrak azken mugetara eramaten ditu, urrats bakoitzean kontrastea bilatuz.

Orlando Salgado

Habanan jaioa, Kubako Arte Eskola Nazionalean egin zituen ballet ikasketak, 1968. urtean graduatuz. Irakasle nagusi izan zituen Alicia Alonso, Fernando Alonso, Alberto Alonso, Laura Alonso, Joaquín Banegas, Azary Plisetsky eta Loipa Araujo.

Errepertorio klasiko-erromantikoko ballet gehientsuenetan lehen dantzari lanak egin ditu, eta baita beste koreografo kubatar eta atzerritarren lanetarako ere, hala nola Alberto Alonso, Alicia Alonso, Antonio Gades, Jerome Robbins, George Balanchine eta Maurice Bèjart. 1971 urteaz geroztik Alicia Alonsoren partenairea izan zen errepertorio lanetan.

Lan pedagogikoetan berriz, Kubako Ballet Nazionaleko Dantza-Maisu gisa lan eskerga egin du, eta baita Habanako Ballet Eskola Nazional eta Probintzialean ere. Gainera, irakasle gisa aritu da Erromako Operako Balletean, Mexikoko Dantza Konpainia Nazionalean, Colón Antzokiko Ballet Egonkorrean eta Argentinako Bahía Blancako Ballet Konpainian.

2005 urteaz geroztik Madrileko SCAENA arte eszenikoen zentruko Dantza-Maisu eta Carmen Rocheren balleteko zuzendari laguntzaile da.

IZEN EMATEA
Izena emateko txartela behar bezala bete -dantza irakaslearen sinadura edo ikastetxeko ziurtagiri batekin- eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sustapen eta Hedapeneko Zuzendaritzara bidali behar da (KOLDO MITXELENA Kulturunea, Urdaneta 9. 20006 Donostia. Telefonoa: 943112891, Fax: 943112765, e-mail: programazioa@gipuzkoa.net) ekainaren 20a baino lehenago.

Izena emateko txartela eta ikastaroei buruzko informazio gehiago (PDF, 172 KB)

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net