
gipuzkoakultura - jarduerak
« Demokrazien diktadurak. Kontzeptua adibide | jarduerak | Y+Y+Y Artea eta Konplexutasunaren Zientziak »
SOINU MAPA Euskal Herriko Soinu Mapa webgunearen eguneraketa aurkeztu zuten maiatzaren 15ean Artelekun. Orain funtzio eta baliabide gehiagorekin eta diseinu berriarekin. Ondoren, Miguel A. Garciaren kontzertua izan zen zuzenean. Ekitaldiaren erreportaia Arteleku TVn duzue ikusgai.
SOINU MAPA elkarlanera eskainitako sare egitasmo irekia da. "Fonografía" edo gure inguruko hotsak grabatzeko artea oinarritzat hartuz, landa-grabaketak erakutsi, kontsultatu eta elkartrukatu nahi ditu. Webgune honetan Euskal Herrian zehar egindako hainbat soinu grabaketa entzun ditzazkezue, toki bakoitzaren errealitateari eta izaerari buruz informazioa ematen dituztenak. Zuek ere grabaketak egiteko ohitura edo gogoa baduzue, zuen ekarpena egin dezakezue, mapa hau osatu eta zuen grabaketak gainerako bisitariekin elkarbanatzeko.