
gipuzkoakultura - jarduerak
« Informatio Kinetics: Egoviz | jarduerak | Demokrazien diktadurak. Kontzeptua adibide lantegian izena emateko azken egunak »
Ostegunean, hilak 18, ¿Es posible una didáctica de la performance? mahai-ingurua izango da 19:00etan Artelekun, Esther Ferrer koordinatzen ari den mintegiko jarduera irekien harira.
Nieves Correak koordinatuta, performancearen didaktikaz harituko dira Carlos Tejo, Bartolomé Ferrando eta Valentín Torrens.
Artea egiteko beste edozein modu bezala, performance delakoa oinarrizko parametro formalek definitzen dute: Denbora-Espazioa-Presentzia. Elementu horiek menderatzaeko teknika eskuratzea denbora kontua baino ez da.
Bestalde, asko hitz egin da performance delakoaren izaera demokratikoaren gainean, ez duela-eta trebetasun berezirik eskatzen, ez prestaketa gogorrik ere. Gainera, performace batean gertatzen den guztiak "benetakoa izan behar badu" eta performance baten baitan gertatzen den oro sartzen bada, irakatsi al daiteke performance bat egiten?