
gipuzkoakultura - jarduerak
Ostegunean, ekainak 4, 19:30ean, Yolanda Arrietak Off-On narrazio-puzzlea aurkeztuko du KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian.
Liburuaren egileaz gain, Juantxo Zeberio piano-jotzailea arituko da Erein argitaletxeak argitaratu duen liburu honen aurkezpen musikatuan.
Narrazioa, gogoeta eta poesia bateratu eta idazlearen baitan gertatzen ari den garapenaren ibilbidea erakusten du Off-On liburuak.
19:30ean Areto Nagusira etortzerik ez dutenek ere izango dute liburuaren aurkezpena zuzenean ikusteko aukera, KMK Zuzeneani esker.