gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 19, ostirala

gipuzkoakultura - jarduerak

« 2009ko litografia tailerrak | jarduerak | Interactivos 09. Kolaboratzaile izan nahi duzu? »

Mugatxoan 2009
2009/06/25

MugatxoanJoan den astean Mugatxoan 2009 hasi zen Gijongo La laboral antzokian. Egunotan (ekainaren 25etik 29ra) Oporton izango da, Fundaçao Serralvesen. Eta irailean Artelekura iritsiko da.

Aurten hainbat asteko programa aurkeztu dute, arte garaikidearen hainbat adibide (performancea, ikustezko arteak, dantza, antzerkia) ardatz hartuta. Ikerketa, hasnarketa eta pieza berriak sortzeko tartea ere izango da.

Artelekun irailaren 1etik 20era izango da Mugatxoan. International Festivaleko kide Marten Spangberg eta Tor Lindstradek tailer bat gidatuko dute, performance eta arkitekturaren artean dagoen proiektu bat.

Gainera, 2008an abiarazitako Mugatxoan Hamar dokumentala ikusteko aukera izango da. Bertan, proiektuaren momentu iragankorren irudiak azaltzen dira. Dokumentalak bezala, aurtengo Mugatxoanek ere proiketuaren hamar urteak errepasatzen ditu; iraganeko tokietara bueltatzen da, berriz bertan ibili eta aurrera egiteko.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net