
gipuzkoakultura - jarduerak
« Y+Y+Y Artea eta Konplexutasunaren Zientziak | jarduerak | Esther Ferrer, performance gora, performance behera »
Esther Ferrer koordinatzen ari den mintegiaren harira, jarduera irekiak ere izango dira Artelekun. Lehenak ekainaren 11ko mahai-ingurua eta 12ko performacea izango dira. Biak, 19:00etan hasita.
Ostegunean, hilak 11, Performanceras: cuerpo, género, feminismo y mujeres en acción mahai-ingurua izango da, Margarita de Aizpuruak koordinatuta. Parte-hartzaileak: Pilar Albarracín, Rocío de la Villa eta Maialen Lujanbio.
Performance delakoa, edo akzioa, praktika heterogeneo eta zabala izan da, norabide askotan garatua, eta bere izpirituarekin, gaur egungo praktika artistiko interesgarri askori eragin die.
Perfomanceen jatorrietatik, eta gorputzaren artearen jatorrietatik orokorrean, azken urteetara arte, sortzaile belaunaldi askok mekanismo eta hizkuntza berriak garatu dituzte, eta area artistiko horretan bide zehatz eta sendoak zabaldu dituzte.
Emakumearen gorputza "abian jarri zen" berrogeita hamargarreneko eta hirurogeita hamargarreneko hamarkadetan, eta emakume askok akzioak egin zituzten, geroago performance izena hartuko zutenak, non uztartu zituzten beren gorputzekin gauzatu zuten area artistiko hori eta diskurtso eta esperientzia feministak.
Ostiralean, hilak 12, Nieves Correak performance bat egingo du, Biografías del cuerpo izenburupean.
"Egunerokoa dut nire lanaren inspirazio. Nire performanceen «egunerokotasuna» ez dago esaten dudan horretan bakarrik. Nola esaten dudan ere bada: nire aurrean, hartzen ditudan espazioetan eta erabiltzen ditudan materialetan. Esan dezadan ukitzen den errealitatetik narrazio desberdinak eraikitzea dudala gustuko".
Eta datorren astean gehiago...