gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 20, larunbata

gipuzkoakultura - jarduerak

« Performanceari buruzkoak amaitzeko performancea | jarduerak | 2009ko litografia tailerrak »

Artea eta konplexutasunaren zientziak Artelekun
2009/06/23

Artea eta konplexutasunaren zientziakAsteazkena, hilak 24, Y+Y+Y Artea eta Konplexutasunaren Zientziak mintegi-tailerrean izena emateko azken eguna da. Konplexutasunaren zientzien alorrean aztertzen diren ideiak aurkeztu eta arte diskurtsoekin dituzten paralelismoak erakustsiko dituzte bertan.

Zuzendaria: Joaquín Ivars
Mintegi irekiaren datak: 1,2 y 3 de julio
Parte hartzaileak: Christa Sommerer, J.J. Merello, Federico Morán, Álvaro Moreno eta Juan Luis Moraza
Tailerraren datak (izena ematea beharrezkoa da): ekainaren 29tik uztailaren 4ra.
Izena emateko epea : ekainak 24.

Konplexutasunaren zientziek hainbat zientziatan zeharka (biologia, fisika, neurozientzia, astrofisika...) agertzen diren faktore komunen azterketan dihardute, eta honako kontzeptu hauek aztertzen: ausazkotasuna, kaosaren teoria, sistemen teoria, baita emergentzia eta buru-antolakuntza bezalako ezaugarriak ere. Azterketa eredu hauek soziologiari, ekonomiari, psikologiari, politikari... aplika dakizkioke, baita artelanak sortzeari ere.

Tailerraren faseak:

  • Publiko orokorrari irekitako trukaketa foroa.
  • Proposamenen sarrera eta garapenerako bilerak, tailerrean izena eman dutenentzat.
  • Sei hitzaldi ireki.
    • Asteazkena, uztailak 1
      • 17:00 Joaquín Ivars
      • 19:00 Juan Luis Moraza.
    • Osteguna, uztailak 2
      • 17:00 J. J. Merelo
      • 19:00 Christa Sommerer.
    • Ostirala, uztailak 3
      • 17:00 Federico Morán
      • 19:00 Álvaro Moreno.
Informazio gehiago
 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net