gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 18, osteguna

gipuzkoakultura - jarduerak

« Artea eta konplexutasunaren zientziak Artelekun | jarduerak | Mugatxoan 2009 »

2009ko litografia tailerrak
2009/06/25

Litografia 2009Litografia teknikekin esperientziak artistentzat
Irakaslea: Don Herbert.
Lehenengo tailerra: uztailaren1etik 30era.
Bigarren tailerra: abuztuaren 3tik 28ra.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizez eta arratsaldez.
Prezioa: 78,13 € ikastaro bakoitzeko.

Urte askotan Artelekuk litografia tailerrak antolatu izan ditu Don Herbert maisuaren zuzendaritzapean, parte-hartzaileak litografiaren tekniketan murgilarazteko.

Aurten antolatutako bi tailerretan estanpazio-prozesua hasieratik bukaeraraino landuko da, eta partaideak berak egingo ditu lan guztiak: papera prestatu, estudioa txukundu eta muntatu, matrizearen trataera kimikoa egin eta estanpazioa bera bukatu; betiere, Don Herbert estanpatzaile maisuak gainbegiratuta.

Informazio gehiago

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net