gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 19, ostirala

gipuzkoakultura - jarduerak

« Antonio Zavalaren omenez | jarduerak | Interactivos?'09 Artelekun. Gertakari Mistoak Euskarri Hibridoetan »

Performance gora, performance behera
2009/05/22

Malpartida. Argazkilaria: Concha JerezEkainaren 8tik 19ra performancearen inguruko mintegia ospatuko da Artelekun, Esther Ferrerrek koordinatuta. Bi tailerrek osatuko dute mintegia, tailer hauetako bat Esther Ferrerrek berak gidatuko du eta bestea Dora Garcíak. Izena emateko epea maiatzaren 25ean bukatzen da.

Tailerrekin batera, jarduera irekiak ere izango dira, mahai inguruak eta performanceak.

"Hirurogeigarren hamarkadan inork ez zuen galdetzen performance bat «zer» den; izan ere, hitz hori ez zen erabiltzen egun erabiltzen den bezala. Ekintzaren mundua zeharkatzen zutenak gutxi batzuk ziren, eta orokorrean «uhin» berean ez baldin baziren, oso antzeko batean zeuden. Ez zegoen azaldu beharrik, ez irakatsi beharrik, ez zegoen ezaugarriak ikasi beharrik; ez zegoen zertan definitu eta sailkatu …"

Esther Ferrer

Informazio gehiago

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net