gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 21, igandea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Jorgos Panetsos Koldo Mitxelenan | jarduerak | Soinumaparen bertsio berria »

Hiztun! Hots irratian
2009/05/12

KaseteaHOTS! irratiaren programa berriak Hiztun! du izena. Bilboko Rekalde-Larraskitu errepideko 33 eta 35 zenbakien artean dagoen eraikin industrialeko puntu ezberdinetan grabatu eta konposatu zuten. Helburua eraikineko espazioen momentu jakin bateko sonoritatearen eta irrati analogikoaren aukerak ikertzea izan zen, euren mezu zuzenari garrantzia kenduz eta zarata huts bihurtuz.

Soinu iturri gehienak Worc modeloko kasete zahar baten soinuak mikofono batzuekin airez erregistratuz lortu ziren, estatika hutsean agortzen diren soinuen paletaren protagonismo berezia hartzen dutelarik. Aurrez grabatutako ahotsak edo osziladore baten seinalea bezalako bestelako soinu gehigarri batzuk kasete beretik emititu ziren, eta anplifikazio elektrikoaren beharrik ez duten bestelako soinuak ere -zarata mekanikoak edo botoi eta kolpeenak- aparatu beretik lortu ziren.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net