
gipuzkoakultura - jarduerak
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Euskara Departamentuak Antonio Zavala (Tolosa, 1928ko urtarrilaren 23a - Xabier, 2009ko urtarrilaren 2a) herri-literaturaren ikertzaile eta suspertzaile nekaezina omenduko du ostiralean, hilak 22, 19:00etan Tolosako Udal Aretoan.
Antonio Zavala 1928. urtean jaio zen Tolosan. Bertako Jesusen Bihotzeko Anaien eskolan egin zituen lehen ikasketak eta Eskolapioetan batxilergoa. 1945ean Loiolako Jesusen Lagundian sartu zen. Jesulagunen zentroetan eskolak eta eta hitzaldiak eskaini, eta artikulu, hitzaurre eta liburuak idatzi zituen. Horretaz gain, bertsolari txapelketa askotako epaimahaikide izan zen. Filosofia, Magisteritza eta Teologia ikasketak egin zituen eta herri literaturarekin zaletu zen.
1961ean Auspoa bilduma sortu zuen. Geroztik, 300dik gora liburu argitaratu dira; guzti-guztien egilea izan ez bazen ere, bultzatzaile, biltzaile eta argitaratzaile izan zen. Bertsoei buruzko bilduma nagusiaz gain, bertsolarien bizitza eta lanei buruzko monografikoak ere argitaratu zituen. Besteak beste, Txirrita, Pello Errota, Pedro M. Otaño, Xenpelar eta Bilintxi buruzkoak. Gure herri literaturak asko zor dio, material asko berreskuratu eta bildu duelako, beti iturriak errespetatuz.
2009ko urtarrilaren 2an hil zen Xabierren, 80 urte zituela.
Omenaldiaren egitaraua:
Gonbidapena (PDF, 2,6 MB)