
gipuzkoakultura - jarduerak
« L'agdal du Yagour, Ekologia eta pastoralismoa | jarduerak | Asturiaseko transhumantzia eta paisaian eta asturiar kulturan duen oihartzuna »
Asteartean, hilak 28, Claude Dendaletchek Artzaintza ekosistema eta Pirinioetako ekosistemak hitzaldia eskainiko du KOLDO MITXELENA Kulturunean, Mendiko ekosistemak eta pastoralismoa jardunaldien harira.
Biologoa, mendizalea, idazlea (30 liburu) eta mendietako eta altitudeko ekologien azterketan aditua da Claude Dendaletche. Altitudeko ekosistemen biologiaren zentroa (CBEA) sortu eta zuzendu zuen Paueko Unibertsitatean (UPPA). Hain zuzen, Pirinioetako ekosistemak izango ditu hizpide 19:30ean Areto Nagusian.
Ekosistema kontzeptuak bere baitan du antroposistema, eta honek pastoralismoa, hau da,etxeko belarjaleen bidez eguzki energia berreskuratzeko sistema, hartara proteinak sortzeko animalien mundurako, bereziki gizakiarentzat. Abeltzaintza transhumantziak prozesua optimizatzen du.
Artzaintza ekosistemaren egitura eta egoera zein diren eta Pirinioetako ekosistemetan ematen den energiaren eraldaketa prozesuan zein leku hartzen duten azalduko du Dendaletchek. Bi alor aztertuko ditu: goikoa (Erdialdeko Pirinioak), eta Ekialdeko Euskal Pirinioetako "xiberotar sistema". Biodibertsitateari dagokionez ekosistema horien egungo egoera zein den, zein konplexutasun antropologiko duten eta zein hauskortasun ekonomiko duten baloratuko du. Azkenik, artzaintza egitura horien etorkizuneko teoria azalduko du.
Hitzaldira etortzerik ez baduzue, KMK Zuzenean-en bidez entzun ahal izango duzue.