gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 18, osteguna

gipuzkoakultura - jarduerak

« Artzaintza ekosistema eta Pirinioetako ekosistemak | jarduerak | Izena emateko azken egunak »

Asturiaseko transhumantzia eta paisaian eta asturiar kulturan duen oihartzuna
2009/04/28

vacas en L'Angliru Asteazkenean, hilak 29, Mendiko ekosistemak eta pastoralismoa jardunaldietako hirugarrena izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturunean. Adolfo García Martínezek Asturiaseko transhumantziak paisaian eta kulturan duen oihartzunari buruzko hitzaldia eskainiko du 19:30ean Areto Nagusian.

Asturiaseko historia eta kultura tranhumantziari atxikita daude. Hark eraiki ditu paisaia eta kultura: igarobideak; urez eta mendiez baliatzeko sistemak; fauna eta flora basatiarekin elkarri eragiteko formak; eraikuntzak, itxierak eta larreak; toponimia eta ahozko tradizioa, eta abar. Izan ere, dualismo ekologikoa, ekonomikoa eta soziala, eta mentala eta erlijiozkoa ere bai, sortu ditu transhumantziak Asturiasen: feriek, festek, zenbait erritok, talde etnikoen eraketak, moralak eta erlijio praktikak aukera ematen dute morfologia sozial bikoitzaren gainean aritzeko, zeina udaren eta neguaren arteko bereizketan oinarritzen den.

Adolfo García Martínez

Filosofia eta Soziologia lizentziatua Lyongo Unibertsitatean eta Doktorea Oviedokoan. EMko katedraduna izan da ia hiru hamarkadatan, eta egun Antropologia Sozial eta Kulturaleko irakasle-tutorea da UNEDen. Somiedoko Natura Parkeko Ecomuseoaren zuzendaria eta Asturiaseko ondare etnografikoa berreskuratzeko zenbait proiekturen zuzendaria ere da.

Hitzaldira etortzerik ez baduzue, KMK Zuzenean-en bidez entzun ahal izango duzue.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net