
gipuzkoakultura - jarduerak
Bergara izango da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak antolatutako Oteiza. Bizirako proiektua erakusketa ibiltariaren hurrengo geltokia. Artista oriotarraren ibilbidea jorratzen duen erakusketa apirilaren 3tik maiatzaren 3ra izango da ikusgai Bergarako Aroztegi erakustaretoan.
Jorge Oteiza (1908-2003) eskultore, saiogile eta gizarte eragileak eskulturan, arkitekturan zein poesian izan zuen bilakaera gertutik ezagutzeko aukera aparta eskaintzen du Oteiza. Bizirako proiektua erakusketak.
Ordutegia:
-Asteartetik ostiralera: 18:00tatik 20:30tara
-Larunbatetan: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era
-Igandetan: 12:00etatik 14:00etara
Ondoren, Zizurkil eta Oñati
Oteiza. Bizirako proiektua erakusketak Zarauzko Arte eta Historia museoan izan zuen abiapuntua, iazko irailean, XX.mendeko artista handi hau jaio zeneko mendeurrenaren harira. Ondoren, Orion, Azkoitian, Eibarren, Arrasaten eta Tolosan izan da ikusgai. Bergara utzi eta gero, Zizurkil eta Oñatin izango ditu hurrengo hitzorduak.