gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 21, igandea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Kultura proiektu eta jarduerak bultzatzeko laguntzak | jarduerak | Artzaintza ekosistema eta Pirinioetako ekosistemak »

L'agdal du Yagour, Ekologia eta pastoralismoa
2009/04/24

Mendiko ekosistemak eta pastoralismoaAstelehenean, hilak 27, Mendiko ekosistemak eta pastoralismoa jardunaldiak hasiko dira KOLDO MITXELENA Kulturunean. 19:30ean Areto Nagusian Pablo Dominguez adituak L'agdal du Yagour, Ekologia eta pastoralismoa hitzaldia eskainiko du.

Azken aldian, Maroko aldeko oihan eta artzaintza guneak urritzen ari dira biodibertsitateari dagokionez. Arrazoien artean, aipatzen da bertako biztanleek ekosistemak gehiegi ustiatzen dituztela. Asteleheneko hitzaldiak erakutsiko du zein oker dagoen uste hori. Horren lekuko, bereberren Agdal delakoa: Marokoko Atlas Garaian aritzen den kudeaketa tradizionaleko erakundea, hain zuzen ekosistemaren biodibertsitateari mesede egiten diona.

19:30ean Areto Nagusira etortzerik ez baduzue ere hitzaldia entzuteko aukera izango duzue, KMK Zuzeneani esker.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net