gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 21, igandea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Mendiko ekosistemak eta pastoralismoa | jarduerak | L'agdal du Yagour, Ekologia eta pastoralismoa »

Kultura proiektu eta jarduerak bultzatzeko laguntzak
2009/04/21

Gipuzkako Aldizkari Ofiziala Kultura proiektu eta jarduerak bultzatzeko Kultura Zuzendaritza Nagusiak urtero ematen dituen diru-laguntzen programaren barruan, zabalik da 2009ko laguntzei dagokien deialdia.

Kulturaren eta artearen alor desberdinetako ekintza puntualak edota urteko jarduerak; jaialdi, jardunaldi eta lehiaketak; musika, antzerki eta dantza emanaldiak; euskal kantzagintzako emanaldiak; ikuskizun eszenikoen sustapen eta salmenta eta ikuskizunak ekoizteko azpiegiturak uztea... Horiek dira, besteak beste, eska daitezkeen laguntzak.

Laguntza bakoitzari buruz gehiago jakiteko ondoko estekak kontsulta ditzakezu:
(Word dokumentuak dira)

Kultur programak, jarduerak eta proiektuak egiteko diru-laguntzak (Maiatzaren 11arte).
Arte eszenikoen, musikaren eta ikus-arteen arloetan jaialdiak, zikloak, lehiaketak eta sariketak antolatzeko diru-laguntzak (Maiatzaren 11arte).
Gipuzkoko udalek euskal kantagintzako emanaldiak antolatzeko diru-laguntzak (Ekainaren 1etik irailaren 1era).
Gipuzkoako udalek arte eszenikoen eta musikaren alorretako emanaldien urteko programazioa egiteko diru laguntzak (Ekainaren 1etik irailaren 1era).
Eszenako ikuskizunen sustapenerako eta salmentarako, eta eszenako ikuskizunen produkziorako espazioak uzteko zerbitzuei zuzendutako diru-laguntzak (Maiatzaren 11arte).

Apirilaren 17ko GAOean, oinarri arautzaileak kontsulta ditzakezu.

Eskaerak egiteko epea maiatzaren 11n bukatzen da, euskal kantagintzako emanaldiak antolatzeko eta arte eszenikoen eta musikaren alorretako emanaldien urteko programazioa antolatzeko laguntzei dagozkienak izan ezik; azken hauek eskatzeko epea ekainaren 1ean hasi eta irailaren 15ean bukatuko da.
 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net