
gipuzkoakultura - jarduerak
Astelehenean, maiatzak 4, Jorgos Panetsos greziarraren gitarra kontzertua izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturunean, Hondarribiko VII. Nazioarteko Gitarra Jaialdiaren harira.
Emanaldia 19:30ean hasiko da, Areto Nagusian. Besteak beste, Bach, Brower, Domeniconi eta D´Angeloren lanak joko ditu.
Ohi bezala, etortzerik ez baduzue ere, kontzertua zuzenean entzuteko aukera izango duzue, KMK Zuzenean-i esker.