gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 15, astelehena

gipuzkoakultura - jarduerak

« Asturiaseko transhumantzia eta paisaian eta asturiar kulturan duen oihartzuna | jarduerak | Burgoseko mendietako artzaintza sistemak »

Izena emateko azken egunak
2009/04/29

Xabier eta Patxi Larralde.jpgDantzan ikasi egitasmoaren baitan egingo diren Jota eta Porrua edo Baztango mutil-dantzak ikastaroetan izena eman nahi baduzue, maiatzaren 1a arte duzue aukera.

Jota eta Porrua. Kepa Artetxe, Mikel Goitia. Andra Mari dantzari taldea

Orain 30 urte inguru, erromerien gainbeheraz ohartuta, Bizkaiko zenbait eskualdetan, eta Arratia eta Zeberion bereziki, jota eta porrua modu zaharrean egiten zuten dantzariekin ikasteari ekin zioten Andra Mariko dantzari eta musikariek. 1985. urtean, jotalari eta dantza-maisu garrantzitsuekin ikerketa lana abiatu zen. Fasio, Leon, Txilibrin, Bartolo Lasa eta beste hainbatekin bildu zituzten jota zaharren inguruko kontuak. Bilketa lan horri esker galtzear zegoen erromeria dantzakera baten aztarnak jaso eta berpiztu zituen Andra Marik.

Ikastaroan jotaren hiru zatiak bereizi, puntapioa, hara-honakoa eta balseoa, eta zati bakoitzean erabiltzeko egokiak diren zenbait urrats ikasiko dira. Urratsen arteko loturak egiteko zenbait aukera ikusi, eta oin, belaun, gerri eta besoen erabileran kontuan izan beharreko gomendioak eta estilo zaharreko irizpideak irakatsiko dira. Kepa Artetxeren azalpenekin, eta jota horiek dantzatzen zituzten dantza-maisuei –Bartolo Lasa edo Silbestre Elezkano Txilibrin, adibidez– egindako bideo grabazioak erakutsiz, jota eta porru zaharren testuingurua ezagutzeko aukera izango da.

  • Lekua: Arteleku (Kristobaldegi, 14. Donostia)
  • Data: Maiatzaren 9a, larunbata
    • 9:30-11:30 Jotaren parteak eta urratsak
    • 11:30-12:30 Jotaren testuingurua eta bilketa lana
    • 12:30-13:30 Loturak eta estiloa
  • Ikastaroaren prezioa: 15 €

Baztango mutil-dantzak Patxi Larralde, Xabier Larralde eta Mikel Aranburu

Borobil irekian eta ordulariaren aurkako norabidean dantzatzen dira Baztango mutil-dantzak. Iparraldeko jauzi eta Bearneko sauts-ekin loturak antzematen zaizkie, baina ezaugarri propio eta bereziak dituzte Baztangoek. Urratsak eta horiek elkarlotzen ikasita, mutil-dantzak dantzatzen ikasteko oinarriak barneratzea da ikastaroaren helburua.

  • Lekua: Arteleku (Kristobaldegi, 14. Donostia)
  • Datak:
    • Maiatzak 23, larunbata
      • 9:30-10:30 Introducción a la mutil-dantza – Mikel Aranburu Urtasun
      • 10:30-13.30 Baztango mutil-dantzak – Xabier Larralde eta Patxi Larralde
    • Maiatzak 30, larunbata
      • 9:30-13.30 Baztango mutil-dantzak – Xabier Larralde eta Patxi Larralde
  • Ikastaroaren prezioa: 25 €

IZEN EMATEA

  • Emailez: Bidali mezu bat ikasi@dantzan.com helbidera honako datu hauekin:
    • Izen-abizenak
    • Jaioturtea
    • Telefonoa
    • Emaila
    • Herria:
    • Posta-kodea
    • Zure dantzari jarduera zein den adierazi
    • Dantza irakaslea bazara non diharduzun adierazi
    • Zein ikastarotan eman nahi duzun izena
  • Postaz: Izen emateko txartela behar bezala bete, eta Dantzan Ikasira bidali:
    Dantzan Ikasi.
    513 Posta Kutxatila.
    20600 Eibar

Izena emateko txartela eta ikastaroei buruzko informazio gehiago (PDF, 2,7 MB)

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net