Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko Dantzan Ikasi egitasmoa jarri du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Euskara Departamentuak. Dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. Hasteko, ondoko hiru ikastaroak eskainiko dituzte: Jota eta porrua, maiatzaren 9an; Baztango mutil-dantzak, maiatzaren 23 eta 30ean; eta Goierriko dantzak, irailaren 26an.
Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da.
Dantzan.com elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz.
Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasi-ren Jarraipen Batzordetik.
Dantza tradizionalaren sektorearen osasunaren inguruko azterketak egin direnean formazioa izan da dantza alorreko eragileek azpimarratu duten hutsuneetako bat.
Kulturaren Euskal Planean maiz agertu da dantza tradizionalean formaziorako dauden aukera urriekiko kezka. Hain zuzen, ikastaro, mintegi eta taller teoriko zein praktikoen bidez, dantza irakasleen eta dantzarien formazioa osatzeko aukera eskaini nahi du
Dantzan Ikasi ekimenak.
Lehen deialdian ondoko ikastaroak izango dira:
Jota eta Porrua Kepa Artetxe, Mikel Goitia.
Andra Mari dantzari taldea Lekua: Arteleku (
Kristobaldegi, 14. Donostia)
Data: Maiatzaren 9a, larunbata
Egitaraua: -9:30-11:30 Jotaren parteak eta urratsak
-11:30-12:30 Jotaren testuingurua eta bilketa lana
-12:30-13:30 Loturak eta estiloa
Ikastaroaren prezioa: 15 €
Baztango mutil-dantzak Patxi Larralde, Xabier Larralde eta Mikel Aranburu
Lekua: Arteleku (
Kristobaldegi, 14. Donostia)
Datak: Maiatzak 23, larunbata -9:30-10:30 Introducción a la mutil-dantza – Mikel Aranburu Urtasun
-10:30-13.30 Baztango mutil-dantzak – Xabier Larralde eta Patxi Larralde
Maiatzak 30, larunbata -9:30-13.30 Baztango mutil-dantzak – Xabier Larralde eta Patxi Larralde
Ikastaroaren prezioa: 25 €
Goierriko dantzak Mikel Sarriegi Lekua: Arteleku (
Kristobaldegi, 14. Donostia)
Data: Irailak 26, larunbata
Egitaraua: -9:30-10:30 Goierriko dantzak historian eta egutegian
-10:30-13.30 Goierriko dantza sorta bat
Ikastaroaren prezioa: 15 €
IZEN EMATEA Emailez: Bidali mezu bat
ikasi@dantzan.com helbidera honako datu hauekin:
-Izen-abizenak
-Jaioturtea
-Telefonoa
-Emaila
-Herria:
-Posta-kodea
-Zure dantzari jarduera zein den adierazi
-Dantza irakaslea bazara non diharduzun adierazi
-Zein ikastarotan eman nahi duzun izena
Postaz: Izen emateko txartela behar bezala bete, eta Dantzan Ikasira bidali:
Dantzan Ikasi.
513 Posta Kutxatila.
20600 Eibar
Izen-emateko epea: -Baztango mutil-dantzak eta Jota eta Porrua ikastaroetarako: maiatzaren 1a baino lehenago.
-Goierriko zenbait dantza ikastarorako: Irailaren 12a baino lehenago.
Izena emateko txartela eta ikastaroei buruzko informazio gehiago (
PDF, 2,7
MB)