
gipuzkoakultura - jarduerak
Ostegunean, hilak 30, Mendiko ekosistemak eta pastoralismoa jardunaldietako azken hitzaldia izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturunean. Burgoseko mendietako artzaintza sistemak izango dira hizpide, 19:30ean Areto Nagusian, Francisco Javier Antón Burgosen eskutik.
Tradizioko abeltzaintzak Burgos aldeko mendiari ezaugarri propio batzuk eman dizkio, eta horiek izan dira mendeetan zehar tokiko ingurumen iraunkortasunari fundamentu ekologikoa, geografikoa eta kulturala eman dizkiotenak.
Industralizazioaren ondorioz, gainbehera egin du lurraldearen artzaintza eta kudeaketak, eta sozialki eta ingurumenari dagokionez mendi gainen eta haranetako larreenarteko harremana desegituratu egin da.
Aurrekoetan bezala, hitzaldira etortzerik ez baduzue, KMK Zuzenean-en bidez entzun ahal izango duzue.