gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 20, larunbata

gipuzkoakultura - jarduerak

« Patrice Dumora | jarduerak | Artelekuko liburutegia zabalik »

Zazpi etxe Frantzian
2009/03/05

Bernardo Atxaga Ostiralean, martxoak 6, Bernardo Atxaga izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturunean. Pamiela argitaletxeak antolatuta, Zazpi etxe Frantzian liburu berria aurkeztuko du, 11:00etan Areto Nagusian.

Zazpi etxe Frantzian Egilearekin batera, KOLDO MITXELENA Kulturuneko zuzendari Frantxis Lopez Landatxek parte hartuko du Atxagaren liburu berriaren aurkezpenean. Ez da gure zuzendariak Atxagaren liburu bat aurkezten duen lehen aldia; izan ere, behin baino gehiagotan izan dugu Atxaga gure artean. Zorte ona ematen omen diogu. Liburu salmenten iratxoak ote dabiltza Areto Nagusian dantzan? Hala bada, gu pozik.

Zazpi etxe Frantzian eten bat da Atxagaren ibileran, testu harrigarria alde askotatik. Laster izango duzue hori egiaztatzeko aukera; bitartean liburaren hasierarekin uzten zaituztegu:

«Chrysostome Liègek 1903ko hasieran sinatu zuen Leopoldo erregearen Force Publiquen zerbitzatzeko kontratua, eta urte bereko abuztuan iritsi zen Afrikako bihotzera. Pakebote batek eraman zuen Anberesetik Matadira; trenak, Leopoldvillera; bapore ertain batek, Princesse Clementinek, Yangambiko postu militarrera. Ez zen munduko azken-azken lekua, zeren, Force Publiquen askotan entzuten zenez, ohore hori Kisanganiri zegokion, ibaian berrehun kilometro gorago zegoen postuari; nolanahi ere, oso urrun zegoen edozein leku ezagunetatik…»

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net