
gipuzkoakultura - jarduerak
Ostegunean, martxoak 26, agur esango diogu aurtengo Iparraldea bertan! zikloari. Pier-Paul Berzaitz izango dugu kantari KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian, 19:30ean hasita.
Pier-Paul Berzaitz zuberotar kantariak berriki plazaratu du disko bat Allande Oihenart XVII. mendeko poetak gaztaroan idatzi olerkiekin. Haietatik hiru kantatuko dizkigu. Beste bi poeta handi ere gogoratuko ditu: Pierra Topet-Etxahun Barkoxekoa eta Pierra Bordazarre-Etxahun Irurikoa. Eskainiko dizkigu ere berak egin kantuak.
Musikariak
Karlos Gimenez (pianoa)
Txema Garces (bajua)
Xanet Arozena (gitarra)
Francisco Herrero (biolina)
Ahots bero eta indartsua eta musikari trebeak... Ordu gozagarri bat pasatzeko aukera paregabea!
19:30ean Areto Nagusira etortzerik ez baduzue ere kontzertuaz gozatzeko aukera izango duzue, KMK Zuzeneani esker.
Aurtengoa, zortzigarren Iparraldea bertan! zikloa izan da. Uztaritzen dagoen Euskal Kultur Erakundeak proposaturik, KOLDO MITXELENA Kulturuneak urtero ekitaldi berriak eskaintzen dizkizue iparraldea osatzen duten Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa hiru probintzia historikoak hobeki ezagutzeko. Aurtengoa bukatzear da, baina datorren urtean ere ikusiko dugu elkar.