gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 17, asteazkena

gipuzkoakultura - jarduerak

« Fuel for animation. Phil Mulloy eta Vera Neubauer-en tailerra | jarduerak | Zazpi etxe Frantzian »

Patrice Dumora
2009/03/05

Patrice Dumoraren diskoaren azalaOstegunean, martxoak 5, Iparraldea bertan! zikloaren lehen jardunaldia izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturunean. 19:30ean Areto Nagusian kantaldia izango dugu Patrice Dumorarekin.

Partaideak
Patrice Dumora (ahotsa eta gitarra)
Nat Cazarré (gitarra)
Zedrik Ilhardoy (bateria)

Badira 10 urte ez dugula Patrice Dumora kantariaren ahotsa disko batean entzun. Baina hona berri ona: Akelarre talde famatuko abeslari ohiak bakarkako diskoarekin datorkigu, pop-rock akustiko estiloan. Formula minimalista batekin (bi gitarra eta bateria bat), musika ezti eta gartsu honek batzuetan 70. hamarkadaraino eraman gaitzake... Testu gehienak melenkoniatsuak dira baina badute halako baikortasun bat eta, orokorki, abeslariaren izaera oso ondo islatzen dute.

Esan bezala, 19:30ean ikusiko dugu, Areto Nagusian. Eta etortzeko aukerarik ez baduzue, KMK Zuzenean-en bitartez izango duzue emanaldia ikusteko aukera.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net