
gipuzkoakultura - jarduerak
Asteazkenean, martxoak 18, Otxalde taldearen kantaldia izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturunean, Iparraldea bertan! jardunaldien harira.
Normalean, ostegunetan izaten ditugu Iparraldea bertaneko hitzorduak; aste honetan, ordea, osteguna jaieguna denez, asteazkenean ikusiko dugu elkar. Tokia eta ordua ez dira aldatu: 19:30ean Areto Nagusian.
Beñat eta Marc Eiherabide anaiek sortu zuten Otxalde taldea Beskoitzen. Zazpi kantari eta musikari dira. Otxalde XIX. mendeko bertsolaria garai batez Beskoitzen bizi izan zen eta haren omenez hartu dute izena.
Lau disko dituzte; azkena, Ameslari izenekoa. Hainbat egileren kantak abesten dituzte: Alkhat bertsolaria, Xan Errotabehere eta Itxaro Bordarenak, besteak beste.
Folk musika goxoa, ahotz finak eta beroak… Alegeraki kantatzen dute eta amets egiteko giroa sortzen dute.
Asteazkenean, hilak 18, izango dugu bertatik bertara ikusteko aukera aparta. Eta etortzeko aukerarik ez baduzue, KMK Zuzenean-en bitartez izango duzue emanaldia ikusteko aukera.