gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 20, larunbata

gipuzkoakultura - jarduerak

« Apnea Giovanni Lamiren erakusketa | jarduerak | Fuel for animation. Phil Mulloy eta Vera Neubauer-en tailerra »

Iparraldea bertan!
2009/03/04

Musika emanaldi bat Iritsi da. Ostegunean, hilak 5, Iparraldea Bertan! jardunaldiak hasiko dira KOLDO MITXELENA Kulturunean. Lau astetan zehar, hiru kantaldi eta Herria astekariaren zuzendari Jan Battitt Dirassar ohorezko gonbidatuarekin mintzaldia izango ditugu 19:30ean Areto Nagusian.

Iparraldea bertan! zikloak zortzi urte dauzka. Uztaritzen dagoen Euskal Kultur Erakundeak proposaturik, KOLDO MITXELENA Kulturuneak urtero ekitaldi berriak eskaintzen dizkizue iparraldea osatzen duten Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa hiru probintzia historikoak hobeki ezagutzeko. Aldiro, mintzaldiak, kantu-musika eta antzerki saioak gozatu ditzakegu. Aurtengo egitaraua ere, dudarik gabe, benetan erakargarria da!

Martxoak 5, osteguna
KANTALDIA
Patrice Dumora (ahotsa eta gitarra)
Nat Cazarré (gitarra)
Zedrik Ilhardoy (bateria)

Martxoak 12, osteguna
MINTZALDIA: Ipar Euskal Herriak ezagutu dituen aldaketak
Ohorezko gonbidatua: Janbattitt Dirassar (Herria astekariaren zuzendaria)
Galdezkatzailea: Pantxoa Etchegoin (Euskal Kultur Erakundeko zuzendaria)


Martxoak 18, asteazkena (osteguna, hilak 19, jaieguna da)
KANTALDIA
Otxalde taldea
Zazpi kantari eta musikari

Martxoak 26, osteguna
PIER-PAUL BERZAITZ kantari
Karlos Gimenez (pianoa)
Txema Garces (bajua)
Xanet Arozena (gitarra)
Francisco Herrero (biolina)

Egitaraua eta partaideei buruzko informazioa (PDF, 827 KB)


Egun horietan, 19:30ean, Areto Nagusira hurbiltzeko aukerarik ez baduzue ere, ekitaldietaz zuzenean gozatzeko aukera izango duzue, KMK Zuzenean-en bidez.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net