
gipuzkoakultura - jarduerak
Artelekun egin beharreko lanak amaitu ondoren, bertako liburutegia zabalik dago berriro ohiko ordutegiarekin eta ohiko zerbitzuak eskainiz.
Mediateka osatzen duten obren fondoak XX eta XXI. mendeetako arte sorkuntza jorratzen du, eta euskal artean dago espezializatuta. Fondo dokumentalean biltzen dira 33.568 dokumentu, batez ere erakusketa katalogoak, monografiak, aldizkariak, fanzinak, CDak,CDromak eta DVDak.
Ondoko zerbitzuak eskeintzen dizkie erabiltzaileei:
-Material eta iturri bibliografiko dokumentalei buruzko orientazioa eta aholkularitza.
-Dokumentazioa eta jatorrizkoak eskura jartzea fotokopia edo maileguen bidez.
-Liburuak, bideoak eta CDak maileguan uztea irakurle txartelarekin.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 19:00etara.
Informazio gehiago