
gipuzkoakultura - jarduerak
Giovanni Lami, Artelekuk eskainitako Rolling Rolak ekoizpen sariaren irabazleak, Apnea proiektua eta bere lan egiteko modua aurkeztuko ditu ostiralean, martxoak 6, 19:00etan Artelekun. Erakusketa martxoaren 6tik 18ra izango da ikusgai.
Apnea izenpean biltzen ditu Giovanni Lamik Artelekun hurreratzen dizkigun argazkiak. Apnea edota arnasa gelditze baten modura, Italiako transgenero komunitatera hurbilarazten gaituzten begirada pausatuak. Apnea erretratatuen lekuaz eta haien gogo-aldarteaz mintzatzen diren kanpo-barruko sekuentziak dira. Pertsona eta lekuen elkarrizketak.
Larunbatean, martxoak 7, irteera bat egingo da, Giovanni Lamirekin batera, formatu handiko kameraz Arteleku ingurura hurbilduz. Irteeran parte hartzeko izena emateko: arteleku@gipuzkoa.net
Informazio gehiago