
gipuzkoakultura - jarduerak
Servando Barreiro eta David Cuartiellesen tailerrak Artelekun.
Otsailak 25 eta 26: Servando Barreiro
Martxoak 5 eta 6: David Cuartielles
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
Parte-hartzaileak: gehienez 12
Izena emateko epea: otsailaren 22a arte
Musikaren, soinuaren, ingeniaritza elektronikoaren edo instalazio elkarreragileen alorrean lan egiten duten edo hauetan jakin-mina duten sortzaile eta artistei zuzendutako lantegi teoriko-praktikoa.
Ordenagailuaren erabilera gainditu eta interfaze modura bestelako gailu elektronikoen erabilerak irekitzen dituen sorkuntzarako aukera berriak uztartuz soinu instalazioak edo musika-tresnak sortzeko metodo eta lanabesak erakustea du helburu lantegiak.
Alde teorikoaz gain, Minia eta Arduino plataforma fisikoen sortzaileen aurkezpenak eta soinuzko hainbat erabileretara zuzendutako ariketa praktikoak izango dira.
Lantegia bi eguneko bi saiotan egingo dira eta parte-hartzaileek ez dute elektronikan jakintza edo esperientzia berezirik izan beharrik.
Informazio gehiago