
gipuzkoakultura - jarduerak
« Asunción (Paraguai) soinuz HOTS! irratian | jarduerak | Egunsentiaren esku izoztuak Koldo Mitxelenan »
Nire hitza ematen dizut. Horixe da KOLDO MITXELENA Kulturuneak eta Irungo Kabigorri ateneoak aurtengo olerki topaketetarako hautatu duten izenburua. Otsailaren 4tik 8ra izango dira Irunen eta otsailaren 10etik 12ra KOLDO MITXELENA Kulturunean.
Ohi bezala, poesiak eta musikak bat egingo dute batean eta bestean. Emanaldi guztiak 19:30ean hasiko dira.
Egitaraua (PDF, 342 KB)
KOLDO MITXELENA Kulturunean Amaia Lasa eta Julia Otxoa entzungo ditugu. Ángel Gonzálezen omenezko kontzertu poetiko bat ere izango dugu:
Asteartea, otsailak 10.
Amaia Lasa Alegria. Poesiak.
Esther Barandiaran (pianoa)
Asteazkena, otsailak 11
Julia Otxoa. La lentitud de la luz.
Osteguna, otsailak 12
Ángel González. In memoriam. Kontzertu poetikoa
Esther Barandiaran (pianoa)
Raffaela Acella (biolina)
Ian Swedlund (txeloa)
Javier Sistiaga eta Jesús Rodríguez (ahotsak).