gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 18, osteguna

gipuzkoakultura - jarduerak

« Amaia Lasa KOLDO MITXELENA Kulturunean | jarduerak | Amaia Lasaren Poesiak »

Mugimenduzko irudiak
2009/02/09

2009ko Animacen kartela Animazioa sorkuntza gune praktiko nahiz teorikoa izango den esparru bat sortzea da Artelekuko Mugimenduzko Irudien Laboratorioaren helburua. Ikus-entzunezkoen lengoaiara mugatzen diren animazioko lanak ez ezik, animazioa abiapuntu izanda emaitza gisa beste edozein diziplina artistiko duten jarduerak ere garatuko dira bertan. Artelekun martxoaren 3tik 7ra izango den Animac zinema erakusketarekin batera, bi lantegi eskainiko dira datozen hilabeteetan.

FOTOGRAMAK ETA KORTXEAK
Coke Rioboók eskainitako tailerra
Martxoaren 3tik 6ra
Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara
Parte-hartzaileak: gehienez 15 lagun
Izena emateko epea: otsailaren 20a

Tailer horretan mugimendua izango da aztergai, musika egitura oinarri hartuta. Solfeo erritmikoaren oinarrizko kontzeptuak eta animazioan aplikatzeko modua aztertuko dira. Tailerraren helburua animazioko pieza bat egitea da, eta ikasleak soinu-bandaren konposizioan parte hartuko du bere ahotsa eta eguneroko objektuak instrumentu gisa erabiliz; ondoren, ikusizko baliokidea aurkitu beharko du stop-motioneko teknikaren bitartez.

FUEL FOR ANIMATION

Phil Mulloy & Vera Neubauerek eskainitako tailerra
Ekainaren 20tik uztailaren 20ra
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
Parte-hartzaileak: gehienez 6 lagun
Izena emateko epea: maiatzaren 31

Vera Neubauerren eta Phil Mulloyren lana artista plastikoaren sorkuntza askatasunaren eta lengoaia zinematografikoaren zorroztasunaren emaitza da. Tailerrean tradizionala ez den animazioaren sorkuntza teknika eta prozesu ezberdinak landuko dira. Tailerra dagoeneko lanen bat egiten ari direnenei zein teknika hori lehenengo aldiz ezagutu nahi dutenei zuzenduta dago.

Informazio gehiago

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net