
gipuzkoakultura - jarduerak
Asteazkenean, hilak 11, Nire hitza ematen dizut olerki topaketen bigarren emanaldia izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturunean. La lentitud de la luz izenburupean, Julia Otxoaren olerkiak entzungo ditugu Areto Nagusian, 19:30ean hasita.
Julia Otxoa (Donostia, 1953)
Poeta, narratzaile eta artista grafikoa, beren lanen bidez inguratzen gaituen kaosa islatu nahi du talka estetika batetik abiatuta, hizkera linealaren opakutasunaren aurka. Bere liburuen artean honako poema liburu hauek aipa ditzakegu: Luz del aire (1982, Ricardo Ugarte eskultorearekin elkarlanean), Centauro (1989), L’eta dei barbari (1997), La Nieve en los manzanos (2000), Al Calor de un Lápiz (2001), Gunten Café (2004), Taxus baccata (2005) (Ricardo Ugarteren marrazkiekin) eta La lentitud de la luz. Ipuin liburuei dagokienez, honako hauek: Kískili-Káskala (1994), Un león en la cocina (1999), Variaciones sobre un cuadro de Paul Klee (2002) eta Un extraño envío (2006). Bere obra hainbat hizkuntzatara itzuli da eta poesia eta mikrofikziozko antologietan jasota dago.
Asteazkenean, otsailak 11, 19:30ean ikusiko dugu elkar Areto Nagusian. Etortzerik ez baduzue, ez galdu KMK Zuzeneanen bidez ikusteko aukera.
*Argazkia: http://www.juliaotxoa.net/intro.html