
gipuzkoakultura - jarduerak
Urteroko ohiturari jarraituz, Iparraldea Bertan! zikloa izango dugu laster KOLDO MITXELENA Kulturunean. Martxoaren 5ean, 12an, 18an eta 26an, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa hobeki ezagutzeko aukera izango dugu, Areto Nagusian izango ditugun mintzaldi eta kantaldietan.
Dagoeneko zortzi urte dauzka Iparraldea Bertan! zikloak. Urtero, Euskal Kultur Erakundeak proposaturik, KOLDO MITXELENA Kulturuneak ekitaldi berriak eskaintzen ditu. Laster emango dizuegu aurtengo egitarau zehatzaren berri. Momentuz, aurreko urteetan bezala benetan erakargarria izango dela aurreratzen dizuegu.