
gipuzkoakultura - jarduerak
Ostirala, otsailak 20, azken eguna da Coke Rioboók martxoaren 3tik 6ra Artelekuko Mugimenduzko Irudien Laboratorioan eskainiko duen Fotogramak eta kortxeak tailerrean izena emateko.
Aurreko astean esan bezala, tailer horretan mugimendua izango da aztergai, musika egitura oinarri hartuta. Solfeo erritmikoaren oinarrizko kontzeptuak eta animazioan aplikatzeko modua aztertuko dira. Tailerraren helburua animazioko pieza bat egitea da, eta ikasleak soinu-bandaren konposizioan parte hartuko du bere ahotsa eta eguneroko objektuak instrumentu gisa erabiliz; ondoren, ikusizko baliokidea aurkitu beharko du stop-motioneko teknikaren bitartez.
Coke Rioboók 2006ko Goya saria irabazi zuen animazioko film laburren kategorian El Viaje de Said film laburrarekin; antzerkiko makinista eta erregidore eta musika-irakasle izan da eta zenbait film laburren soinu banda egin du. Orain, Madrilgo Erkidegoko Zinegintza eta Ikus-entzunezkoen Eskolako (ECAM) plastilinazko animazio irakasle da.
Animac Artelekun
Mugimenduzko Irudien Laboratorioko lantegiak martxoaren 3tik 7ra Artelekun izango den Animac zinema erakusketarekin batera antolatzen dira.
Aurtengo Animazioko zine independentearen erakusketa aukera paregabea izango da Phil Mulloy eta Vera Neubauer errealizadore britaniarren lana ezagutzeko. Gainera, animazioko zine independentearen egungo egoera hoberen erakusten duten nazioarteko lan sorta baten proiekzioa eskainiko da. Saio hauetariko bat haurrentzat zuzendua izango da bereziki eta sormen tailer batekin osatuko da.
Informazio gehiago