gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 19, ostirala

gipuzkoakultura - jarduerak

« Nire hitza ematen dizut | jarduerak | Amaia Lasa KOLDO MITXELENA Kulturunean »

Egunsentiaren esku izoztuak Koldo Mitxelenan
2009/02/04

Xabier Lete eta J.A Irigaray Iritsi da eguna. Bihar, otsailak 5, 19:30ean Xabier Leteren Egunsentiaren esku izoztuak liburuko poemak entzungo ditugu KOLDO MITXELENA Kulturunean. Xabier Letek, Joxan Goikoetxeak eta Pamiela argitaletxeko J.A. Irigarayk parte hartuko dute poesia irakurketan.

Egunsentiaren esku izoztuak liburuan azken urteetako bizi-esperientziak gogoetatu ditu Letek, iragan ederrarekiko miresmena, maitasunaren gauzaguneak, xamurtasuna, oinazea, heriotza eta berraurkikuntzaren ametsa elkarri lotuz. Inoizko poesia bildumarik borobilena dela esan daiteke. KOLDO MITXELENA Kulturuneko irakurketa saioan, gainera, Joxan Goikoetxeak musika jarriko die Leteren olerkiei.

Ostegunean, hilak 5, ikusiko dugu elkar, 19:30ean Areto Nagusian. Etortzerik ez baduzue, ez galdu KMK Zuzeneanen bidez ikusteko aukera. Emanaldi berezia izango da, zinez.


*Argazkian Xabier Lete eta J.A. Irigaray KOLDO MITXELENA Kulturunean, liburuaren aurkezpenean (Egilea: Isabel Azkarate).

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net