gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 14, igandea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Xabier Lete Berrian | jarduerak | Nire hitza ematen dizut »

Asunción (Paraguai) soinuz HOTS! irratian
2009/02/02

AsunciónSarean entzungai dago jadanik HOTS! irratiaren saio berria. Oraingo honetan Xabier Erkiziak Paraguaiko hiriburuan bildutako grabaketekin osatutako erretratu soinuduna aurkeztu du.

Horrela azaltzen du xabier Erkiziak:

"2007ko abenduan, eguberrietako bezperan iritsi ginen Paraguayko hiriburura, Asunción-era. Hiriburuari buruz jasotako informazio edo gomendio urriek Asunción-ek bizkargainean duen hiri itsusiaren sona kontatu ziguten, eta "fama" hori eztabaidatzea erraza ez bada ere, hiri honek (leku gehienek bezala) bere xarma badu. Gure kasuan entzuteko gogo handiz gurekin lan egin zuten haurrek, Marcos Benítez artistak, Guillermo Sequeraren lan etnomusikologiko bikainak eta gidari lanak egin zizkigun Javier Palma musikari elektronikoak erakutsi ziguten xarma hori (irakurri bidaiaren kronika [un]common sounds blogean). Horren guztiaren emaitza dira Asunción ikuspegi subjektibo batetik erretratatzen duten grabaketaok".

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net