gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 16, asteartea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Julia Otxoa Koldo Mitxelena Kulturunean | jarduerak | Post-Computational Instruments »

Ãngel González In memoriam
2009/02/11

Ikus-entzuleak Areto Nagusian Ostegunean, otsailak 12, Ángel González poetaren omenezko kontzertu poetikoa izango dugu 19:30ean KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian, Nire hitza ematen dizut olerki topaketen harira.

Esther Barandiaranen pianoa, Rafaela Acellaren biolina, Ian Swedlunden txeloa eta Javier Sistiaga eta Jesus Rodriguezen ahotsak bat eginda, poeta asturiarra gogoratuko dugu aurtengo olerki topaketen azken emaldian.

Ángel González (1925-2008)
Oviedon jaioa, maisua, zuzenbidean lizentziatua, kazetaria, literatura irakaslea, baina, batez ere, poeta konprometitua. Gerra zibila bizi izan zuen eta haren ondorioak jasan behar izan zituen: “pazientzia izaten eta sistematikoki zapaldutako ilusioak zaharberritzen trebatu ninduten luzaroan eta garaia baino lehenago”. 50eko Belaunaldiko taldeko kide izan zen eta, gainera, gai sozialei buruz ez ezik poesia intimista ere idatzi zuen, nostalgia eta ironia fin ukitu batekin. Bere poesiaren ardatz nagusiak denbora, existentzia eta maitasuna dira. Hizkera ulerterraza eta gardena du, eta konbikzio etikoa adierazten du. Bere obra guztia Palabra sobre palabra izenburupean argitaratu da. Hainbat sari jaso ditu, Espainiako Errege Akademiako kide izan zen, eta Asturiasko Printzea saria jaso zuen letren lorrean 1985ean.

Esther Barandiaran

Kontzertu ugari eskaini ditu Euskal Herrian nahiz atzerrian, eta baita Musika Hamabostaldian ere. Nazioarteko hainbat sari ditu bai lau eskutara jotako pianoan eta bai bi pianotan jotako modalitatean. Zenbait disko grabatu ditu Aus Art Records etxearekin (Brahms, Fauré eta Ravel, Murgia, Zabala eta Aita Donostia).

Raffaela Acella
Zeelanda Berrikoa da izatez, gurasoak italiarrak ditu eta 1987. urteaz geroztik Hendaian bizi da. Bakarlari gisa aritu da Australiako eta Europako hainbat orkestrarekin. 1984. urtean R. Lipizer nazioarteko biolin lehiaketa irabazi zuen, eta 1989an Nicanor Zabaleta lehiaketa. Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kontzertino laguntzaile izan zen 1995. urtera arte. 1996. urteaz geroztik Irungo Musika Kontserbatorioko biolin irakaslea da eta hainbat musika ekitalditan parte hartu du.

Ian Swedlund
Zeelanda Berrikoa da, baina gurasoak suediarra eta britainiarra ditu, gaur egun Hendaian bizi da. Australiako eta Alemaniako orkestretan jo izan du eta 1987. urteaz geroztik Euskadiko Orkestra Sinfonikoko biolontxelo-jotzailea da. Musika klasikoaz gain asko gustatzen zaio beste musika mota batzuk jotzea ere: jazza, bossa nova, folklorikoa… baita surfa ere. Hainbat kontzertu poetikotan parte hartu du.

Javier Sistiaga - Jesús Rodríguez
Irakasle dira Irunen eta urte asko daramatzate Irungo hainbat espaziotan poesia emanaldiak egiten eta antolatzen. Horrez gain, Jesus Rodriguez hilero egiten den poesiaren inguruko hizketaldi bateko animatzailea da eta, 2006an, Leganeseko Poesia Saria jaso zuen Invitación a la noche liburuarekin.


Ostegunean, otsailak 12, 19:30ean ikusiko dugu elkar Areto Nagusian. Etortzerik ez baduzue, ez galdu KMK Zuzeneanen bidez ikusteko aukera.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net