gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 20, larunbata

gipuzkoakultura - jarduerak

« Mugimenduzko irudiak | jarduerak | Julia Otxoa Koldo Mitxelena Kulturunean »

Amaia Lasaren Poesiak
2009/02/09

Amaia Lasa Ostiralean aurreratu bezala, asteartean, otsailak 10, Amaia Lasa izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturunean, Nire hitza ematen dizut olerki topaketen harira. 19:30ean, Areto Nagusian Poesiak izeneko errezitaldia eskainiko du, Esther Barandiaranen pianoaren laguntzarekin.

Amaia Lasak (Getaria, 1948) hiru hamarkada baino gehiago darama poesia idazten, irakasle eta idazle lana tartekatuz. Argitalpenen artean, hainbat artikulu eta narrazioz gain, honako hauek aipa ditzakegu: Poema Bilduma (1970), Hitz Nahastuak (1977); Nere Paradisuetan (1979) eta Malintxearen gerizpean (1988). Euskal Herriko Unibertsitateak 2000. urtean bere poesia lan guztia argitaratu zuen euskaraz eta gazteleraz: Geroaren aurpegia - El rostro del futuro. 2001ean XX. mendeko Poesia Kaierak antologia poetikoen bildumako ale bat eskaini zion Koldo Izagirrek. Bere poesia inguruan duen naturan murgilduta dago eta haren bidez bere sentimenduak adierazten ditu inolako artifiziorik gabe.

KOLDO MITXELENA Kulturunean ikusteko aukera dugun lehen aldia izango da asteartekoa, gutxitan ibili baita jendaurreko aurkezpenetan.

Esther Barandiaranek kontzertu ugari eskaini ditu Euskal Herrian nahiz atzerrian, eta baita Musika Hamabostaldian ere. Nazioarteko hainbat sari ditu bai lau eskutara jotako pianoan eta bai bi pianotan jotako modalitatean. Zenbait disko grabatu ditu Aus Art Records etxearekin (Brahms, Fauré eta Ravel, Murgia, Zabala eta Aita Donostia).

Otsailaren 10ean 19:30ean ikusiko dugu elkar Areto Nagusian. Etortzerik ez baduzue, ez galdu KMK Zuzeneanen bidez ikusteko aukera.



Argazkia: http://zaldiero.armiarma.com/005.htm

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net