
gipuzkoakultura - jarduerak
Artelekuko Zehar aldizkariak martxoan Luxenburgon ospatuko den Colophon jaialdian parte hartzeko gonbidapena jaso du.
Mundu osoko aldizkari independenteak biltzen dituen biurtekoa da Colophon. Proposamen berritzaileak ditu oinarri, eta aldizkarien arteko elkarlana eta esperientzia trukaketa ahalbidetzea da bere helburuetako bat.
Erakusketak, hitzaldiak eta tailerrak izango dira.