
gipuzkoakultura - jarduerak
Urtarrilaren 23an, ostirala, Pablo Sorozabal Musika Konposizioko X. Lehiaketarako lanak aurkezteko epea bukatuko da.
Lehiaketa honek hari-kuartetoa osatzeko obra idatziak saritzea du helburu eta 1973ko urtarrilaren 1etik aurrera jaio diren konposatzaileek parte hartu dezakete, nahi adina lan aurkeztu ditzaketelarik.
Lanak argitaragabeak eta banakakoak izango dira, eta ezin izango dira lehiaketa egin arte estreinatu edo editatu. Iraupenari dagokionez, lanak ezingo dira 25 minutu baino gehiagokoak izan.
Irabazleak 3.500 euroko saria eta diploma jasoko ditu. Akzesita ere emango da, baina honetan ez da sari ekonomikorik izango, diploma baizik.
-Pablo Sorozabal Musika Konposizioko X. Lehiaketan lanak aurkezteko baldintzak (Word, 122 KB)
Gogoratu, epea urtarrilaren 23an bukatuko da.