
gipuzkoakultura - jarduerak
« Eduki berriak Esther Ferreren webgunean | jarduerak | Pablo Sorozabal Musika konposizioko X. lehiaketa »
Dagoeneko entzungai dago HOTS! irratiaren saio berria. Mezuak lekuz kanpo izena duen Iñigo Telletxea eta Xabier Erkiziaren mikroirrati mugikorra da protagonista.
2008ko urrian, Sensxperiment jaialdiak bere hamargarren edizioa ospatu zuen Kordoban eta Lucenan. Retrospecta 99.08 izenburuarekin, jaialdi honek azken 10 urteotan espainiar estatuan soinuzko artearen inguruan egin diren egitasmo eta esperientzia desberdinen memoria ariketa bat proposatu zuen. ERTZ jaialdiaren izenean zenbait kontzertu, hitzaldi, instalazio eta film emanaldi antolatu zituen Lucena hirian, horien artean Mezuak lekuz kanpo: MI LUCENA, MIHI LUZEEENA.
Mezuak lekuz kanpo mikroirrati mugikorra da. Mezuak lekuaren, moduaren eta formaren arabera nola aldatzen diren erakutsi nahi du eta orain arte 2007an Erroman eta oraingo honetan Lucenan emititu izan du.