gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 16, asteartea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Azucena Vietesen azken proiektuak Collages foroan | jarduerak | Xabier Lete Berrian »

Egunsentiaren esku izoztuak. Poema irakurriak
2009/01/29

Xabier Lete Duela bi hilabete inguru, Xabier Leteren Egunsentiaren esku izoztuak liburua aurkeztu genuenean esan genizuen inoizko poesia bildumarik bereziena zela. Bada, orain, poema horiek entzuteko aukera izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturunean.

Egunsentiaren esku izoztuak Hitzordua datorren ostegunean izango da, otsailak 5, 19:30ean.

Bertan izango dira Xabier Lete bera, Joxean Goikoetxea eta Pamiela argitaletxeko J.A. Irigaray. Hain zuzen, Joxean Goikoetxeak musika jarriko dio poema irakurketari.

Esan bezala, Egunsentiaren esku izoztuak Xabier Leteren inoizko poesia bildumarik bereziena da. Bertan, azken urteetako bizi-esperientziak gogoetatu ditu, iragan ederrarekiko miresmena, maitasunaren gauzaguneak, xamurtasuna, oinazea, heriotza eta berraurkikuntzaren ametsa elkarri lotuz.

KOLDO MITXELENA Kulturunean musikaz lagunduta entzungo ditugu laster.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net