gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 16, asteartea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Urrezko domina Mikel Laboari | jarduerak | "Mezuak lekuz kanpo" HOTS! irratian »

Eduki berriak Esther Ferreren webgunean
2009/01/07

Esther Ferrerek NFRACTION 06 jaialdian eginiko performancearen irudiaEsther Ferrer artistaren webgunean eduki berriak daude ikusgai. Bere azken lanen inguruko datu osatuak eta irudiak aurki daitezke bertan. Horretaz gain, bere biografia, erakusketen informazioa eta performanceen datuak daude kontsultagarri. Testuak atalean Esther Ferrerek eginiko artikulu hautaketa topa daiteke.

Bakarrik ala ZAJ kolektiboaren (1996an desegina) partaide moduan eginiko performanceegatik da ezagun Esther Ferrer. Ibilbide luzea burutu du eta Espainiako eta atzerriko hainbat jaialditan hartu du parte performancegile gisa.

60ko hamarkadaren hasieran Taller de Libre Expresión izeneko ekimena abiarazi zuen José Antonio Sistiagarekin elkarlanean. Ondoren burutu ziren hainbat proiekturen oinarria izan zen tailer hori, besteak beste, Elorrioko Eskola Esperimentalarena.

70eko hamarkadatik aurrera artista plastiko gisa alboratua izan zuen ibilbidea berrartu zuen. Landutako argazkiak, instalazioak, zenbaki lehenen inguruan eginiko lanak, objektuak…

1999an Veneziako Biurtekoan Espainiako ordezkari gisa parte hartu zuten bi artistetako bat izan zen. Berriki, Arte Plastikoen Espainiako Sari Nazionala jaso du.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net