
gipuzkoakultura - jarduerak
Asteazkenean, abenduak 17, 19:30etan, Videojockey kontzeptuari buruzko perspektibari buruzko klase magistrala eskainiko du Oli Sorensonek KOLDO MITXELENA Kulturunean, MID_E Nazioarteko Erakustaldiaren harira.
VJ Anyone goitizenez ere ezagutzen dute Oli Sorenson (Los Angeles, Estatu Batuak). Tiga disko-jartzaile eta musika ekoizlearen Montrealgo Sona klubean eman zion hasiera bere ibilbideari. Ondoren Londresera joan zelarik, han erdietsi zuen bere lehen arrakasta nazioartean, Talvin Singh artistarekin batera 1999an egin zuen bira baten paradaz. Orduz geroztik munduan barrena ibili da Layo and Bushwacka, Danny Tenaglia, Riccardo Villalobos eta beste zenbait artista handirentzat ikus-entzunezkoak jarriz. Duela gutxi eskuz esku elkarlanean ibili da Meat Katie eta Sander artistekin, besteak beste.
Besteak beste Ray Ban, Intel, Motorola eta Bacardi firma handientzat ere saioak prestatu ditu.
YOX kolektiboak antolatzen du MID_E erakustaldia eta hiru ardatz nagusi ditu: Moda Independentea, Irudi Elektronikoa eta DJ- Musika Sorkuntza. Abenduaren 17tik 19ra, aurkezpenak, musika emanaldiak, klase magistralak eta abar egongo dira KOLDO MITXELENA Kulturunean, Antzoki Zaharrean, Brankan eta Komplot aretoan.