
gipuzkoakultura - jarduerak
Urtzi Ibarguenek mobileSOSproject proiektua garatu du Artelekuren laguntzarekin. Morse kodean telefono mugikorrarentzat sortutako SOS batean oinarritzen den proiektu artistikoa da. SOS argi-mezua luzera ezberdineko argiz osaturiko seinalea da / 3 motz + 3 luze + 3 motz/.
Proiektuaren ardatza larrialdi mezu honen inguruan grabaturiko bideoek osatzen dute; bahiketak, hilketak edo istripuak irudikatzen dituzten laburmetraiak dira. Youtube edo Euskaltuben bildutako bideo hauek mezuaren erabileraren inguruan eraikitako sorkuntzak dira eta gertaera dataren arabera sailkatzen dira.
Gertaera bakoitza, bideoaz gain, Interneten aurkitutako informazioarekin osatzen da, informazio honen bidez ikusleak gertaera "faltsuaren?" testuinguru "faltsua?" garatzen du, gaur egun gizartearekiko informazioak eta bere sare garrantzitsuena bilakatu den Internetek duen eragina islatzen duelarik.
mobileSOSproject elkarlanean sortutako egitasmoa da eta publikoa den wiki baten bitartez garatu da, beraz, nahi izanez gero proiektuan parte har dezakezu.