gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 21, igandea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Videojockey kontzeptuari buruzko perspektiba | jarduerak | Artea eta moda industriaren arteko loturei buruzko perspektiba »

Jabier Elorriaga HOTS irratian
2008/12/17

Jabier Elorriagaren I.G. eskultura publikoaren xehetasuna.HOTS! irratiaren programa berriak Jabier Elorriaga eskulturagileari eginiko elkarrizketa jasotzen du. Saio hau Soinua arte, soinuaz artea irratsaio sortaren lehen alea da. Arte munduko zenbait pertsonarekin soinua eta soinudun artearen inguruan izaniko solasaldiak oinarri dituzten saioak dira Soinua arte, soinuaz artea osatzen dutenak.

Jabier Elorriagaren iritziekin osatutako programari ondoko sarrera egin diote HOTS! irratiko arduradunek:

"Soinu artearen inguruan galdetuta, arteak beti gauza berei erantzuten diela diosku eskulturagileak; izan soinua edo beste edozein euskarritako artelana. Eta hori abiapuntutzat hartuta, garai guztietako artista guztientzat komunak diren horiei buruz mintzatu zaigu".

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net